PANGEAREN ERALDAKETA
Hiru fase nagusi egon ziren Pangearen banaketan. Lehena Jurasikoaren hasiera-erdialdean hasi zen, Pangean haustura bat sortu zenean Tethys ozeanoaren ekialdean eta Barearen mendebaldean. Faila hau Ipar
Amerikaren eta Afrikaren artean sortu zen, eta hausturak beste faila txikiagoen sorrera eragin zuen, eta haietatik handiena izan zen Mississippi ibaia. Haustura honek beste ozeano baten sorrera eragin zuen: Ozeano Atlantikoarena. Ozeano Atlantikoa ez zen uniformeki zabaldu; desplazamendua Atlantiko Ipar-Erdialdean has izen. Atlantikoaren Hegoaldea ez zen kretazeorarte ireki. Laurasia eskuinerantz errotatzen has izen eta iparralderantz mugitu zen Ipar Amerikarekin eta hegoalderantz Eurasiarekin. Laurasia ordulariaren orratzen noranzko berean mugitzen zen eta honek Tethyseko ozeanoaren itxiera ekarri zuen. Bien bitartean, Afrikaren beste aldean, haustura berriak sortu ziren, eta honek Indiako Ozeanoaren sorrera ekarri zuen, kretazeo garaian irek izena.
Pagearen desintegrazioaren bigarren fasea kretazeo garaiaren hasieran has izen (duela 150-140 milioi urte), Godwana lau kontinente txikiagotan banatu zenean: Afrika, Hego Amerika, India eta Antartika/Australia. Duela 200 bat milioi urte, Cimmeria izeneko kontinentea Eurasiaren aurka jo zen. Kretazeo erdialdean Godwana bitan banatu zen hegoaldeko Atlantiar Ozeanoa sortuz, hego Amerika mendebalderantz mugitzen hasi zenean, Afrikagandik urrunduz. Atlantiko hegoaldea ez zen uniformeki garatu, kremailera bat bezala askatu zen hegotik iparrera. Honekin batera Madagaskar eta India banatzen hasi ziren Antartikagandik eta iparralderantz mugitu ziren, Indiako Ozeanoa eratuz. Madagaskar eta India duela 100-90 bat milioi urte banatu ziren Kretazeo garaiaren amaieran. Indiak mugitzen jarraitu zuen iparralderantz, Eurasiarantz, urteko 15 zentimetroko abiaduran (mugimendu tektonikoaren errekorra), Tethys Ozeanoa itxiz, Madagaskar geratu zen bitartean, plaka Afrikarraren aurka talka egin ondoren. Zelanda Berria eta Kaledonia Berria Australiatik ekialderantz mugitzen hasi ziren Ozeano Barera bidean, Itsaso Korala eta Tasmaniakoa sortuz. Ordutik, irla independenteak izan dira.
Pangearen desagertzearen hirugarren fasea (eta azkena) Zenozoikoaren hasieran eman zen. Ipar Amerika eta Groenlandia Eurasiatik banandu ziren Norvegiako Itsasoa sortuz, gutxi gorabehera duela 60-55 milioi urte. Indiako Ozeanoak eta Bareak zabaltzen jarraitu zuten, Tethyseko Ozeanoa itxiz. Bien bitartean, Australia Antartikagandik banandu zen eta bizkor-bizkor iparralderantz mugitzen hasi zen, Indiak 40 milioi urte lehenago egin zuen bezala. Australia eta India ipar-ekialderantz ari dira mugitzen gaur egun urteko 5-6 zentimetroko abiaduran. Antartika Hego Polotik oso gertu egon izan da Pangearen sorreratik, duela 280 milioi urtetik. India duela 35 milioi urte hasi zen Asiaren aurka kolpatzen, Himalaia sortuz eta Tethyseko Ozeanoa guztiz itxiz; kolpatze honek jarraiera du gaur egun. Afrikar plaka bere norabidea aldatzen hasi zen, mendebaldetik ipar ekialdera, Europa aldera, Hego Amerika iparralderantz mugitzen hasi zen bitartean, Antartikagandik bananduz. Zenozoiko garaian, beste hainbat gertakari garrantzitsu egon ziren: Kaliforniako golkoaren irekitzea, Alpeen altxaera, eta Japoniako itsasoaren irekiera. Gaur egun, Pangearen banaketak jarraitu egiten du Afrika ekialdean; gainera, kolisio jarraiek superkontinente berri baten sorrera adieraz dezakete.


Zabaldu
del.icio.us