WEGENER-EN TEORIA
Wegener-ek bere jito kontinentalaren teorian esplikatzen duenez, lur-masa bakarra izan zen gure planeta sortu zenean, gutxi gorabehera globoaren heren bat estaltzen zuena eta gero zatitu egin zen, Amerika mendebalderantz joanez eta Eurasia eta Afrika ekialderantz. Kontinenteek beren kostaldeetan duten elkarren antzak eta, kasu askotan, beren fauna eta flora primitiboak hain antzekoak izateak badirudi hipotesi hau berretsi egiten dutela.Geroago, uzkurduraren teoria formulatu zen, hots, Lurraren hasierako azala geruza basaltiko fin baten antzekoa zela eta hau, mantua hoztu zenean, uzkurtu egin zela eta, ondorioz, tamainaz murriztu. Prozesu honek eragin zituen arteketatik laba, ur-lurruna eta gasak kanporatu ziren, honela lur-masak eta atmosfera eratuz.
Konbekzioaren teoriaren arabera, bestalde, erdi-isurkari zen mantuan konbekziozko korronte zirkularrak izan ziren eta aipatutako korronteek lurrazalaren aurka igurtziz tolesdurak eratu zituzten. Gaur, kontinenteen eraketari buruz onartuena dagoen teoria plaken tektonikarena da; alegia, Wegener-en jito kontinentalaren teoria eta konbekzioarena konbinatzen dituena.
Kontinenteen jitoa Alfred Wegener meteorologo eta geofisikari alemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten Alfred Wegenerren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, Plaken tektonikaren teoriaren oinarriak jarri zituen. Orain dela 255 milioi urte, kontinente guztiak elkarturik zeuden, superkontinente erraldoi bat osatuz Pangea (lur guztia). Kontinente handi honen ingurua ozeano ikaragarri bat hedatzen zen Pantalasa (itsaso guztia). Duela 150 milioi urte, Pangearen zatitzea hasi zen. Superkontinentea bitan banatu zen orduan, batetik Laurasia iparraldean, eta bestetik Gondwana hegoaldean. Dinosauruak desagertu zirenerako (duela 65 milioi urte), lurrak gaur egun duen itxuraren antzekoa zeukan. Dena den, baziren desberdintasunak, esaterako India oraindik Asiari lotu gabeko uhartea zen, eta Amerika hegoaldea eta iparraldean banaturik zeuden.
Kontinenteen jitoa
Wegener-en teoria


Zabaldu
del.icio.us