Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

SUMENDIAK

geologia — 2008-06-17 GTM 0 @ 08:26

Sumendi bat Lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da, barnean dagoen arroka urtu eta beroa, errautsak eta gasak ateratzen uzten duena lurbarnetik. Sumendien aktibitateak arrokaren estrusioarekin harremanetan dauden ekintzak barne hartzen ditu eta honekin lotzen diren mendien formazioak.

Sumendiak orokorrean bi edo hiru plaka tektoniko elkartu edo bereizten diren lekuetan aurkitzen dira. Ozeano erdiko gandorretan "dibergentziaz sortutako sumendiak" daude eta subdukzio eremuetan "konbergentziaz sortutako sumendiak". Sumendiak ez dira sortzen faila transformakorrak dauden lekuetan (San Andreas faila). Sumendiak ere lurrazala txikiagotzen denean sortzen dira, hotspotekin loturarik gabe.

Azkenik, beste sumendi batzuk mantuko lumen ondorioz sortzen dira, hotspot deritzonetan. Hauek plaken mugetatik urrun gertan daiteke, Hawaiin bezala. Sumendi mota hauek beste leku askotan aurkitzen dira Eguzki Sisteman.

Ezagunak:

  • Krakatoa
  • Vesuvio
  • Kilimanjaro

BIBLIOGRAFIA

geologia — 2008-06-17 GTM 0 @ 08:22

Lan honetako informazioa, zati handi batean, Wikipediatik hartu dugu.

www.wikipedia.org

ONDORIOAK

geologia — 2008-06-17 GTM 0 @ 08:21

Lan honi esker, gure planetako kontinenteen mugimenduaren zergatia ikasi dugu, baita Lurraren osaera ere. Jakina da lurrikarak eta tsunamiak askotan gertatu izan direla munduan historian zehar, baina zergatik gertatzen dira??  Galdera honi ere erantzuna aurkitu diogu. Eta, funtsean, gure planetari buruz pixka bat gehiago ikasi dugu.

TSUNAMIA

geologia — 2008-06-17 GTM 0 @ 08:12

Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.

Hitza japonieraz da: portu (tsu, ) eta uhin edo olatu (nami, edo ). Hitza guztiz euskaratu da, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak (ahoskatu, askotan, txunami diogu, nahiz eta zuzenagoa-edo tzunami izan). Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze), horregatik nabarigaitzak suertatzen dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samur bat bezala agertuz.

Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea Ozeano Bareko kostak dira, bertan kokaturik baitago “suzko lerroa” edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere Asiako ekialdea.

Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik-eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Kontrakoa, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Hori bera gertatu zen Indonesiako Banda Aceh estatuan 2005eko abenduan, itsasoa hainbat kilometro sartu zelarik.

 

·Tsunamien sorrera·

Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.

Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da, putzuan botatako harri koxkorrak bezala. Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan. Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.

Itsaspeko luiziak pentsa baino ur kopuru handiagoa desplazatu dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala energia kontzentrazio erraldoia izatea iritsi daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe. Hala ere, iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, Lituya Badiako (Alaska) megatsunamia bezala, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.

 

·Tsunamiak·

Gehiengo tsunamiak Ozeano Bareko kostetan gerazten dira, baina mundu osoan gerta daitekeen fenomenoa da, ur kopuru handiak dauden lekuetan (itsaso, ozeano, aintzira). Ehunka tsunami sarri izaten dira, baina hain dira txikiak ezen ez diren arriskutsuek ezta detektatzen ere,ekipamendu espezializatuarekin ez bada.

1650 K.a. - Santorini edo Thera (Grezia)

1650 eta 1600 K.a. tartean (oraindik eztabaidagai), Greziako Santorini sumendi-uhartea eztanda egin zuen, uhartearen bi herenak ur azpian jaurtiz. 100-150 metroko tsunamia sortu zuen eta Kretako kosta suntsitu (70 kmra), kultura minoikoa ia ezabatuz. Gertaera hau jotzen da Platonen iturburu bezala Atlantisen mitoa idazteko Kritias bere liburuan.

1755 - Lisboa (Portugal)

Milaka lisboatar hil ziren, 1755eko Lisboako lurrikara ondoren sortutako tsunamiak. Lurrikarak sortutako txikizio eta anabasak milaka portugaldar bultzatu zituen Lisboako kostara, sutetik ihesi. Han, lurrikara eragindako olatu erraldoiak harrapatu zituen. Katastrofe hartan Lisboako beheko auzo guztia deuseztatu zen, Pombal markesak berreraiki zuelarik.

1883 - Krakatoa (Indonesia)

Krakatoa sumendi-uhartea guztiz lehertu zen, barneko magma poltsak presio izugarri handiak jasan ondoren. 40 metroko olatu erraldoia sortu zuen eta 36.000 hildako.

2004 - Indiako Ozeanoko Tsunamia

2004ko abenduaren 26an Indonesiako mendebaldean dagoen Banda Aceh estatutik kilometro batzuetara epizentroa zuen 9,2 Richter eskalako lurrikarak sortua. 320.000 hildako (210.000 Indonesian bakarrik). Ozeano Indioko kosta guztietan pairatu zuten: Indonesian, Malaysia, Tailandia, Bangladesh, India, Sri Lanka, Somalia, Kenia, Tanzania. Ozeano Barean ez bezala, Ozeano Indioko herrialdeek ez zuten tsunami alerta zerbitzu garaturik.

 

LURRIKARAK

geologia — 2008-06-17 GTM 0 @ 07:44

SAN FRANTZISKOKO LURRIKARALurrikara, baita ere seismo edo sismoa, lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Itsasikara itsasoan gertatzen den seismoari deitzen zaio. Lurrikaren, bere jatorrien eta uhin sismikoak lurrean zehar nola zabaltzen dire aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.

Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.

Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen puntuari) epizentro.

Itsaspeko lurrikarek tsunamiak sor ditzakete, 2004eko Eguberrietan Indonesia, Tailandia eta kostako beste hainbat herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eraginez.

Historiako lurrikara handienak:

1.- SHAANXIN=Txinan gertatu zen lurrikara hau 1556.urtean, 830.000 hildako eraginez.

2.- INDIAKO OZEANOAN=Indonesia ondoan gertatu zen lurrikara hauTXINAKO LURRIKARA 2004.urtean, 283.100 hildako eraginez.

3.- TANGSHANEN=Txinan gertatu zen lurrikara hau 1976.urtean, 242.000 hildako eraginez.

4.- ALEPON=Sirian gertatu zen lurrikara hau 1138.urtean, 230.000 hildako eraginez.

5.- GANSUN=Txinan gertatu zen lurrikara hau 1920.urten, 220.000 hildako eraginez.

OROGENO MOTAK

geologia — 2008-06-16 GTM 0 @ 19:10

Bi orogeno mota daude:
- Orogeno simetrikoak: bi plaka litosgeriko kontinentalen talkaren ondorioz eratuak eta geosinklinal bat konprimitzean. Adibidez: Pirinioak, Alpeak eta Himalaia.
- Orogeno asimetrikoak: plaka ozeaniar baten eta kontinental baten arteko talkaren ondorioz sortuak eta subdukzio zonetan pilatutako sedimentuen ondorioz eratuak. Adibidez: Andeak eta Mendi Harritsuak.

PANGEAREN ERALDAKETA

geologia — 2008-06-16 GTM 0 @ 17:29

Pangearen eraldaketaHiru fase nagusi egon ziren Pangearen banaketan. Lehena Jurasikoaren hasiera-erdialdean hasi zen, Pangean haustura bat sortu zenean Tethys ozeanoaren ekialdean eta Barearen mendebaldean. Faila hau Ipar

Amerikaren eta Afrikaren artean sortu zen, eta hausturak beste faila txikiagoen sorrera eragin zuen, eta haietatik handiena izan zen Mississippi ibaia. Haustura honek beste ozeano baten sorrera eragin zuen: Ozeano Atlantikoarena. Ozeano Atlantikoa ez zen uniformeki zabaldu; desplazamendua Atlantiko Ipar-Erdialdean has izen. Atlantikoaren Hegoaldea ez zen kretazeorarte ireki. Laurasia eskuinerantz errotatzen has izen eta iparralderantz mugitu zen Ipar Amerikarekin eta hegoalderantz Eurasiarekin. Laurasia ordulariaren orratzen noranzko berean mugitzen zen eta honek Tethyseko ozeanoaren itxiera ekarri zuen. Bien bitartean, Afrikaren beste aldean, haustura berriak sortu ziren, eta honek Indiako Ozeanoaren sorrera ekarri zuen, kretazeo garaian irek izena.
Pagearen desintegrazioaren bigarren fasea kretazeo garaiaren hasieran has izen (duela 150-140 milioi urte), Godwana lau kontinente txikiagotan banatu zenean: Afrika, Hego Amerika, India eta Antartika/Australia. Duela 200 bat milioi urte, Cimmeria izeneko kontinentea Eurasiaren aurka jo zen. Kretazeo erdialdean Godwana bitan banatu zen hegoaldeko Atlantiar Ozeanoa sortuz, hego Amerika mendebalderantz mugitzen hasi zenean, Afrikagandik urrunduz. Atlantiko hegoaldea ez zen uniformeki garatu, kremailera bat bezala askatu zen hegotik iparrera. Honekin batera Madagaskar eta India banatzen hasi ziren Antartikagandik eta iparralderantz mugitu ziren, Indiako Ozeanoa eratuz. Madagaskar eta India duela 100-90 bat milioi urte banatu ziren Kretazeo garaiaren amaieran. Indiak mugitzen jarraitu zuen iparralderantz, Eurasiarantz, urteko 15 zentimetroko abiaduran (mugimendu tektonikoaren errekorra), Tethys Ozeanoa itxiz, Madagaskar geratu zen bitartean, plaka Afrikarraren aurka talka egin ondoren. Zelanda Berria eta Kaledonia Berria Australiatik ekialderantz mugitzen hasi ziren Ozeano Barera bidean, Itsaso Korala eta Tasmaniakoa sortuz. Ordutik, irla independenteak izan dira.
Pangearen desagertzearen hirugarren fasea (eta azkena) Zenozoikoaren hasieran eman zen. Ipar Amerika eta Groenlandia Eurasiatik banandu ziren Norvegiako Itsasoa sortuz, gutxi gorabehera duela 60-55 milioi urte. Indiako Ozeanoak eta Bareak zabaltzen jarraitu zuten, Tethyseko Ozeanoa itxiz. Bien bitartean, Australia Antartikagandik banandu zen eta bizkor-bizkor iparralderantz mugitzen hasi zen, Indiak 40 milioi urte lehenago egin zuen bezala. Australia eta India ipar-ekialderantz ari dira mugitzen gaur egun urteko 5-6 zentimetroko abiaduran. Antartika Hego Polotik oso gertu egon izan da Pangearen sorreratik, duela 280 milioi urtetik. India duela 35 milioi urte hasi zen Asiaren aurka kolpatzen, Himalaia sortuz eta Tethyseko Ozeanoa guztiz itxiz; kolpatze honek jarraiera du gaur egun. Afrikar plaka bere norabidea aldatzen hasi zen, mendebaldetik ipar ekialdera, Europa aldera, Hego Amerika iparralderantz mugitzen hasi zen bitartean, Antartikagandik bananduz. Zenozoiko garaian, beste hainbat gertakari garrantzitsu egon ziren: Kaliforniako golkoaren irekitzea, Alpeen altxaera, eta Japoniako itsasoaren irekiera. Gaur egun, Pangearen banaketak jarraitu egiten du Afrika ekialdean; gainera, kolisio jarraiek superkontinente berri baten sorrera adieraz dezakete.

WEGENER-EN TEORIA

geologia — 2008-06-10 GTM 0 @ 08:12 Tagak:

Wegener-ek bere jito kontinentalaren teorian esplikatzen duenez, lur-masa bakarra izan zen gure planeta sortu zenean, gutxi gorabehera globoaren heren bat estaltzen zuena eta gero zatitu egin zen, Amerika mendebalderantz joanez eta Eurasia eta Afrika ekialderantz. Kontinenteek beren kostaldeetan duten elkarren antzak eta, kasu askotan, beren fauna eta flora primitiboak hain antzekoak izateak badirudi hipotesi hau berretsi egiten dutela.Geroago, uzkurduraren teoria formulatu zen, hots, Lurraren hasierako azala geruza basaltiko fin baten antzekoa zela eta hau, mantua hoztu zenean, uzkurtu egin zela eta, ondorioz, tamainaz murriztu. Prozesu honek eragin zituen arteketatik laba, ur-lurruna eta gasak kanporatu ziren, honela lur-masak eta atmosfera eratuz.

Konbekzioaren teoriaren arabera, bestalde, erdi-isurkari zen mantuan konbekziozko korronte zirkularrak izan ziren eta aipatutako korronteek lurrazalaren aurka igurtziz tolesdurak eratu zituzten. Gaur, kontinenteen eraketari buruz onartuena dagoen teoria plaken tektonikarena da; alegia, Wegener-en jito kontinentalaren teoria eta konbekzioarena konbinatzen dituena.


Kontinenteen jitoa

Kontinenteen jitoa Alfred Wegener meteorologo eta geofisikari alemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten Alfred Wegenerren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, Plaken tektonikaren teoriaren oinarriak jarri zituen.

Wegener-en teoria

Orain dela 255 milioi urte, kontinente guztiak elkarturik zeuden, superkontinente erraldoi bat osatuz Pangea (lur guztia). Kontinente handi honen ingurua ozeano ikaragarri bat hedatzen zen Pantalasa (itsaso guztia). Duela 150 milioi urte, Pangearen zatitzea hasi zen. Superkontinentea bitan banatu zen orduan, batetik Laurasia iparraldean, eta bestetik Gondwana hegoaldean. Dinosauruak desagertu zirenerako (duela 65 milioi urte), lurrak gaur egun duen itxuraren antzekoa zeukan. Dena den, baziren desberdintasunak, esaterako India oraindik Asiari lotu gabeko uhartea zen, eta Amerika hegoaldea eta iparraldean banaturik zeuden.

PLAKEN TEKTONIKA

geologia — 2008-06-10 GTM 0 @ 08:06

Historia

Plaka tektoniken teoriaren jatorrian beste bi teoria aurki daitezke: kontinenteen jitoaren teoria alde batetik eta lurrazal ozeanikoaren hedapenarena bestetik.Lehenengo Teoria Alfred Wegenerrek proposatu zuen XX. mendearen hasieran eta horrekin kontinenteen kosten artean zeuden antzekotasunak azaldu nahi zituen. Bere teoria Pangea izeneko superkontinente baten antzineko existentzia zen, Permiarrean banandu zena gaur egungo egoerara iritsi arte. Teoria hau alde batera utzi zen eta jendeak ez zuen begi onez hartu ez zelako azaltzen zeintzuk indarrek hartzen zuten parte mugimendu hauek sortzeko.XX. mendearen erdialdean lurrazal ozeanikoa hedatzen ari zela proposatu zuten, erdi-ozeanoko gandorraren ikerketa geologiko eta geofisiko ugari zirela eta. Ikerketa hauek sonarraren asmakizunarekin egin ziren, Bigarren Mundu Gerraren ostean.Plaken tektonika, beraz, aurretik izandako bi teoria hauek hartu eta Geologian ematen diren hainbat prozesuren (ia guztien) azalpena ematen zuen Teoria izan zen. 1950 eta 60ko hamarkaden artean sortu zen teoria da. Alfred Wegenerrek oinarri sendoak jarri bazituen ere teoria hau kolektiboa da eta hainbat diziplina ezberdinetako kideen hartu zuten parte: Tuzo Wilson eta Walter Pitman geologoak, Harry Hess eta Alan Cox geofisikoek eta Linn Sykes, Hiroo Kanamori eta Maurice Ewing sismologoek bestek beste ekarpen handiak egin zituzten.

Oinarriak

Litosfera eta astenosferaren eskema.
1- Lurrazal kontinentala
2- Lurrazal ozeanikoa
3- Goi mantua
Lurraren barnealdea geruza ezberdinetan sailkatua dago, euren portaera fisikoari erreparatuta. Lurraren kanpoaldean dagoen atala bi geruza ezberdinetan sailkatzen dugu: litosfera eta astenosfera. Ezberdintasun hau diferentzia mekanikoetan eta beroaren transmisio ereduan oinarrituta dago. Litosfera hotzagoa eta zurrunagoa da eta astenosfera beroagoa eta ahulagoa mekanikoki. Litosferaren bero trasmisioa kondukzioz egiten da, astenosferan konbekzioz egiten da eta horregatik tenperatura gradiante ia-ia adiabatiko bat du. Sailkapen hau mekanikoa da eta ez da nahastu behar Nukleo, mantu eta lurrazala kontzekptuekin. Litosferak lurrazala eta goi mantuaren zati bat hartzen ditu bere baitan. Mantuaren zati bera momentu batean litosfera izan daiteke eta beste garai geologiko batean astenosfera, bere tenperatura, presio eta zizaila deformazioa kontutan hartuta. Oinarria, beraz, litosferaren existentziak ematen digu. Litosfera hainbat plakatan zatituta dago eta biskoelastikoa den astenosferaren gainean igerian dago. Plaka hauek beti daude mugimenduan eta geldoenak milimetro batzuk mugitzen dira urtean (azazkalen hazte abiadura) eta azkarrenak 15 zentimetro mugitzen dira urtean (gutxi gora behera gizakion ilea hazten den abiadura).Plaka hauek gutxi gora behera 100 km-ko lodiera dute. Euren barnealdean mantu litosferikoa da eta kanpoaldean bi motako lurrazala dute: lurrazal ozeanikoa, batez ere silizio eta magnesioz osaturikoa eta lurrazal kontinentala, batez ere silizio eta aluminioz osatua. Ozeanikoak 5 km. inguruko lodiera izan ohi du eta kontinentalak bataz-beste 50 km.Plaken artek elkarteei plaka muga deitzen zaie. Plaken arteko muga hauek gertaera geologikoei loturik daude, hala nola sumendi, lurrikara eta mendilerroei. Munduan dauden sumendi aktibo gehienak plaken arteko mugan daude, Pazifikoko Su Eraztuna famatuena delarik. Muga hauek behean azaltzen dira sakonkiago.Orokorrean plaka batek bai geruza ozeanikoa bai eta geruza kontinentala du. Adibidez, Afrikar plakak biak ditu, kontinentala kontinente osoan eta ozeanikoa Ozeano Atlantikoa eta Indiako Ozeanoan. Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da. Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako. Arroka mafikoak dituela esaten da. Kontinentalak silizio gehiago du eta horregatik feltsiko deritzo. Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino (ikusi isostasia fenomeno honen azalpenerako).

Muga motak

Teoria honetan litosferak astenosferaren gainean igeri egiten du. Litosfera zatitua agertzen da plaka tektonikoetan. Plaka hauen arteko mugimenduak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Muga dibergenteak: bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta beraz lurrazal berria sortzen denean gertatzen da.
  • Muga konbergenteak: bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu edo talka egiten dute.
  • Muga tranformatzaileak: bi plaka ezberdinek batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean.

Muga digergenteak

Muga dibergentetan bi plakak bata bestearengandik bereizten dira eta euren artean lurrazal berria sortzen da azpian dagoen magmaren solidifikazioaz. Plaken arteko muga dibergenteen sorrera puntu hirukoitzetan puntu bero (hotspot) bati loturik egon ohi direla uste da. Puntu hauetan astenosfera beroa igotzen da zelula konbektibo handien ondorioz eta honek mugimendu zinetiko bat sortzen du, litosfera apurtuz.Muga mota hauek ugariak dira eta ozeano erdiko gandorra osatzen dute adibidez Ozeano Atlantikoan edo Ozeano Barearen Ekialdean. Afrikako Rift Haran Handia ere mota honetakoa da. Muga dibergenteak faila zona masiboak sortzen dituzte, zabaltzea euren artean ez baita uniformea. Hori dela eta lekuetan non zabalkuntza handiagoa den beste batean baino faila transformakor bat sortzen da euren artean. Hauetan sortzen dira, batez ere, ozeanoetan gertatzen diren lurrikarak. Itsaso hondoko mapa bat hartuko bagenu estruktura karratu bat ikusten da, ardatz nagusi batekiko perpendikularrak diren lerroekin, hau zabalketa gune nagusia eta faila trasnformakorrak dira. Plaken arteko mugetatik geroz eta urrunago joan, orduan eta hotzagoa izango da plaka eta sakonera handiagoa egongo da, kontrakzioagatik eta subsidentziagatik.Ozeano erdiko gandorretan aurkitu zen teoria frogatzeko ebidentziarik handienetarikoa, itsasoak handitzen zeudela frogatzen baitzen. Airetik egindako ikerketa geomagnetikoek egitura arraro bat erakutsi zuten, magnetismoa aldatzen zela ikusten baitzen, baina modu simetriko batean. Egitura hau erregularregia zen kasualitate bat izateko eta horregatik magnetismoan ematen diren aldaketak denboran zehar sortuak egon behar zirela argi zegoen. Alde bakoitzean zegoen arrokaren adina aztertuta teoria konprobatu zen. Muga konbergenteak.Bi plakek elkarrekin talka egiten dutenean muga konbergente bat dugu. Muga hauetan plaka bat bestearen azpitik sartzen da, mantuan deseginez. Muga mota honek mendilerroak sortzen ditu eta sumendien sorrerarekin harremanetan dago. Bi plakek talka egiten duten gunearen subdukzio zonalde deritzo. Hor sedimentua pilatzen doa eta akrezio prismak sortzen dira.Plaken arteko talka hauek kontinente-kontinente artean izan daitezke, zeintzuetan mendilerro bat sortuko den (Himalaya); ozeano-ozeano izan daiteke eta horietan arku-uharteak sortzen dira (Japonia); edo ozeano-kontinente izan daitezke eta hauetan fosa bat eta mendilerro bat sortzen da (Andeak).Beherantz doan plakak dituen likido eta gasek inguruan dauden arroken urtze puntua jaisten du eta horrela urtzen dira, magma sortuz. Magma honen dentsitatea inguruko arrokena baino txikiagoa denez pixkanaka-pixkanaka joango da gorantz eta sumendi kateak sortzen dira. Berarekin batera itsasoan zegoen arroka zati bat zenez uraz gain gas ugari igoko dira gorantz eta labaren eztandak askoz leherkorragoak dira. Mota honetako sumendi lerroak oso ugariak dira Pazifikoaren inguruan. Nazca plaka Hego Amerikaren azpian sartzean Andeetako sumendiak sortzen ditu. Ipar Amerikan Cascade mendilerroa sortzen da. Ozeano Bare osoan zehar Pazifikoko Su Eraztuna moduan ezagutzen den sumendi zirkulua osatzen da.Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean bi plakek jasatzen dituzte konpresio indarrak eta beraz bata bestearen azpian sartu edo bata bestearen gainetik doa. Toles ugari gertatzen dira eta mendilerro estentsiboak sortzen dira. Kasurik ezagunena Himalaiatan gertatzen da, non Tibeteko goi-ordokia azpian dagoen plakak sorturiko altxaketa den.Bi plaka ozeanikok talka egiten dutenean arku-uharteak sortzen dira, Japonia eta Aleutiar uharteak bezala. Plaka bat bestearen azpian sartzerakoan forma ganbila duten lerroak sortzen dira, puntu bakoitza sumendi bat edo irla bat delarik.Azkenik aipatu behar da plaken arteko talka ez dela beti buruz-burukoa, baizik eta batek iparralderanzko mugimendua balu besteak hego-ekialderako mugimendua izan lezake. Honek faila sistema konplexuagoa sortzen ditu.

Muga transformatzaileak

John Tuzo Wilsonek onartu zuen bezala, frikzioa dela eta plaka ezin dira bata bestearen ondotik ezer gertatu gabe igaro. Benetan gertatzen dnea estresa bi plaken alboetan metatzen dela da eta bi plaketan indar honek arrokek duten euste gaitasuna baino handiagoa denean energia askatzen da. Askatze hori bat-batekoa izan daiteke edo denboran zehar, arroken erreologiaren arabera. Behe lurrazaleko eta mantuko arrokek modu gradualean metatzen dute deformazioa, baina hauskorra den litosferaren goikaldea hauste da eta energia modu instantaneoan askatzen da. Askatze honen ondorioz lurrikarak sortzen dira, muga mota honetan ohikoa den fenomenoa.Honen adibide on bat San Andres Faila da, Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean. Bertako faila sistema muga transformatzaile bat da, non Pazifikoko plaka eta Ipar Amerikako plaka bata bestearekiko alboz mugitzen diren (Pazifikoa iparmendeblderantz Ipar Amerikaren arabera). Beste adibide batzuk Anatoliako Faila edo Zeelanda Berriko Faila Alpinoa dira. Kaliforniako kostaren aurrean Mendocino haustura ere mota honetakoa da.

Indar nagusiak

Plaken mugimendua astenosferaren ahultasun erlatiboa dela eta gertatzen da. Mantuak duen beroaren disipazioa da ezagutzen den plaken mugimenduaren hasierako indarra.Lurraren barnean egindako bi eta hiru dimentsioko irudietan (tomografia sismikoa erabilita) mantuaren dentsitatea horizontalean aldakorra dela erakusten dute. Dentsitate aldaketa horiek materialek, mineralek edo tenperaturak sor dezake. Manutaren konbekzioak plaken mugimenduan duen eragina gaur egun ere eztabaidan dagoen gaia da, eta geodinamikako aztergairik garrantzitsuenetarikoa. Moduren batean, edo bestean, energia hau plaketara igarotzen da eta euren mugimendua sortzen du. Basikoki bi indarrek eragiten dute orduan: frikzioa eta grabitatea.

Frikzioa

Bi frikzio indar mota daude. Lehenengoan astenosfera eta litosferaren arteko mugimenduan frikzioa gertatzen da. Bigarrenean subdukzioan dagoen plaka batean goi eta beheko aldean gertatzen da.

Grabitatea

Irristaketa grabitazionalaPlaken mugimendua ozeano-erdiko gandorrek duten altuera handiagoa dela eta mugitzen dira. Litosfera ozeanikoa gandor hauetan sortzen ari denez mantuko material beroa pixkanaka-pixkanaka hozten doa eta bere lodiera galduz. Litosfera hau, beraz, dentsoagoa izango da eta horregatik isostasia jasango du mantuan barneratuz. Emaitza gandorretik urruntzen goazen heinean inklinazioa handitzen joango dela izango da.Slab-pullPlaken mugimendua dentsoagoak eta hotzagoak diren plaken hondoratzearen pisuarekin gertatzen da. Mantuan konbekzioa gertatzen da eta materialek ozeanoetan nonbait gora egitea konbekzio horren parte da. Hala ere ez da uste konbekzio horrek bakarrik plakak mugiarazi ahal dituenik, frikzioa handia izango bailitzateke. Hau dela eta slab-pull metodoak mugimendu handiena sortzen duela uste da.Plaka batzuk, Ipar Amerikar plaka, Afrikar plaka edo Antarktikako plaka kasu, ez dute inon ere subdukziorik, baina hala ere mugimenduan daude. Hau dela eta oraindik-orain inbestigazio handia dago mugimenduaren jatorriaren inguruan.

Kanpo indarrak

2006ko urtarrila-otsailan “Geological Society of America Bulletin”ean argitaratutako artikulu batean ilargiaren mareen eraginez lurreko plaken mendebalderako mugimendua azaltzen zen. Lurra ekialderantz mugitzen denez ilargiarekiko honen grabitateak Lurraren lurrazala mendebalderantz mugitzen zuela argudiatzen zuten. Azalpen honekin ere Artizarra eta Martitzek ilargirik ez dutenez zergatik ez duten plaken tektonikarik azaldu nahi da. Argudio hau lehen aldiz Alfred Wegener berak eman zuen teoria lehen aldiz azaltzerakoan.

Plaka nagusiak

  • Afrikar plaka
  • Antarktikar plaka
  • Australiar plaka
  • Eurasiar plaka
  • Ipar Amerikar plaka (Ipar Amerika eta Siberia hartzen ditu baitan)
  • Hego Amerikar plaka
  • Pazifiko plaka
  • Horrez gain txikiagoak baina garrantzitsuak diren plakak:
    • Indiar plaka
    • Arabiar plaka
    • Scotia plaka
    • Karibear plaka
    • Nazca plaka